Ehundik gora lagun Iraeta eta Narrondo arteko bidegorriaren aldeko martxan

Eider Bereziartua 2016ko azaroaren 26a

Gorriz jantzita eta txilibituak ahoan zituztela ekin dute bidea Narrondon. Iraetan lagun gehiago bildu dira martxan eta Zestoako plazan amaitu dute elkarretaratze zaratatsuekin.

Iraeta eta Narrondo arteko bidegorri zatia eskatzen ari dira herritarrak, eta horren harira martxa egin dute gaur. Gorriz jantzita eta txilibutuak ahoan zituztela egin dute ehundik gora herritarrek Narrondo eta Zestoa arteko bidea . Haur, gazte nahiz helduak elkartu dira Narrondon, eta handik hasi dute martxa. Iraeta bitartean errepidetik joan da martxa. Han herritar gehiago batu dira martxara, eta handik Zestoara bitarteko bidea bidegorritik egin dute. Behin Zestoan, elkarretaratze zaratatsua egin dute. [flickr_set id="72157673075624254"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide