Rural Zombiesen 'Bat' diskoak irabazi du Musika Bulegoa saria

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 25a

Atzo jaso zuten saria Bilboko Kafe Antzokian. 2015eko uztailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31 bitartean kaleratutako musika proiektuen artean lan onena izan da zestoarrena epaimahaiaren ustez.

(Iñaki Estevez) Atzo, azaroak 24, Euskal Herriko Musika Bulegoak lehendabiziko aldiz Musika Bulegoa sariak banatu zituen Bilboko Kafe Antzokian. Bost izan ziren saritutako lanak, eta horien artean zegoen Rural Zombis talde zestoarra. Hain zuzen ere, zestoarren Bat lana saritu zuten. 2015eko uztailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31 bitartean kaleratutako musika proiektuen artean lan onenak saritu zituzten. Bat lanaz gain, Juanjo Mena zuzendariaren ardurapean dagoen Berliner Philarmonikerren Zuzendaritza, Angel Unzuren Duos lana, Amoranteren Amorante diskoa eta Audiolab Kultur Elkartearen jarduna saritu zituzten. Bost saridunek 3.000 euroko ordainsaria, eta Fernando Mikelaren eskultoreak egindako merezimenduzko saria jaso zuten.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide