(La Gipuzcoana)
Azaroaren 27an, igandea, UK01 Azkoitia-Donostia lineako autobus geltokiak lekuz aldatuko dira, Donostian. Hain zuzen ere, Azkoititik 7:45ean, 9:45ean eta 11:45ean irteten diren autobus zerbitzuei, eta Donostiatik 9:05ean, 11:05ean eta 13:15ean irteten direnei eragingo die.
Donostiako Maratoia izango delako egingo da aldaketa, eta, hain zuzen ere, zerbitzu horretako Donostiako ohiko geltoki guztiak egongo dira itxita. Ondorioz, Mandasko Dukearen pasealekuan egokituko dute autobus geltokia, eta geltoki hori bakarrik egongo da martxan. Pasealekuan sei geltoki izango dira, eta horietako bat izango da UK01 lineako geltokia.
Adierazi dutenez, maratoiko antolakuntzako kideak egongo dira bertan informazioa ematen eta zalantzak argitzen.