Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:30ean hasiko da batzarra Kultur Etxean.
EH Bildu koalizioak deituta, EH Bilgunea izango da gaur, Kultur Etxean. 19:30ean hasiko da batzarra, eta bi gai landuko dituzte: batetik, EH Bilduk herrirako proposatzen duen kultur proiektu berria izango dute mintzagai, eta, bestetik, herrigintzaz eta udalaz hitz egingo dute. Koalizioko kideek herritarrei bertaratzeko eta bilgunean parte hartzeko deia egin diete.