Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
18:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan
Kattalin bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak hitzaldia emango du gaur Zestoako udaletxean. Donostiako Onkologiko Institutuko Arrate Plazaola sendagilea izango da hizlaria, eta bularreko minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, prebentzioaz... hitz egingo du. 18:00etan hasiko da solasaldia, eta udaletxeko batzar aretoan izango da.