Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñigo Martinez eta Joseba Zaldua Realeko jokalariak Zestoan izan dira gaur arratsaldean. Herritarrek haiekin hitz egiteko, argazkiak ateratzeko eta sinadurak jasotzeko aukera izan dute; izan ere, Euskaltelek Zestoan duen dendan izan dira bi jokalariak ordubetez. Reala Gipuzkoako hainbat lekutan ari da halako bisitak egiten, eta zerrenda horri gehitu zaio gaur Zestoa. Argazkian, Martinez eta Zaldua hainbat haurrekin.