Iñigo Martinez eta Joseba Zaldua izango dira gaur Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko azaroaren 21a

Argazkiak atera eta autografoak sinatzeko aukera izango da, 19:00etan, Euskaltelen dendan

Iñigo Martinez eta Joseba Zaldua Realeko jokalariak Zestoan izango dira gaur. Beraiekin hitz egiteko, argazkiak ateratzeko eta autografoak sinatzeko aukera izango da, 19:00etan, Euskaltelek Gelasalaga kalearen lehen zenbakian duen dendan. Ordubetez izango dira futbol jokalariak bertan. Reala Gipuzkoako hainbat lekutan halako bisitak egiten ari da, eta zerrenda horri gehituko zaio Zestoakoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide