Zestoako trikitilari elkartea sortzeko, bilera izango da bihar

Zestoako Hitza 2016ko aza. 16a, 19:21

Zestoako Kultur Etxeko lehen solairuan izango da, 19:00etan

Trikitilariak bilduko dituen elkartea sortzera doaz Zestoan. Helburu nagusia da herriko trikitilariek elkar ezagutzea eta haiek uztartuko dituen bilgune bat sortzea. Beraz, lehen harria jartzeko, bihar, azaroak 17, osteguna, 19:00etan, bilera izango da Kultur Etxeko 1. solairuan. Deialdia guztiz irekia da. Haurrak gurasoekin joatea gomendatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide