Musikak girotuko du Zestoa asteburuan

Zestoako Hitza 2016ko azaroaren 15a

Ana Belen Garciak eta Garikoitz Mendizabalek txistu eta organo emanaldia eskainiko dute ostiralean, eta Xixili Eguneko kontzertua izango da larunbatean

Asteburuan bi kontzertu izango dira Zestoan. Batetik, txistu eta organo emanaldia eskainiko dute Ana Belen Garciak eta Garikoitz Mendizabalek. Ostiralean izango da, azaroak 18, 19:30ean, Zestoako parrokian. Horrez gain, Idiakaitz txistulari taldeak kalejira egingo du iluntzean. Eta, bestetik, Xixili Eguneko kontzertua izango da larunbatean, azaroak 19, Zestoako musika bandaren eskutik. 20:00etan hasiko da, udaletxeko arkupetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide