Jendetsua izan da 'Beñat Benantxio ibilaldi neurtua'

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 13a

25 kilometro inguruko ibilbidea egin dute parte hartzaileak. Aizarna, Benita benta, Gazume, Iturriotz, Altzola eta San Pelaio gurutzatu dituzte berriro Aizarnara itzuli aurretik.

Aizarnako plazatik hasi da gaur, igandea,  Beñat Benantxio ibilaldi neurtuaren lehen edizioa 7:30ean. Beñat Arrue eta Benantxio Irureta mendizaleen oroimenean antolatutako egitasmoa da, eta, eguraldi txarra izan arren, jendetza bildu da lehen edizioan. 213 lagunek eman zuten izena aurretiaz, eta gaur beste dozenaka herritarrek bete dute izen-ematea. 25 kilometro inguruko ibilbidea egin dute parte hartzaileek, hain zuzene ere, Aizarna, Benita benta, Gazume, Iturriotz, Altzola eta San Pelaio gurutzatu dituzte. Behin ibilaldia amaituta, bazkaria egin dute Aizarnako frontoian. Gogoan izan dituzte Beñat Arrue eta Benantxio Irureta. Antolatzaileak "gustura" agertu dira izandako erantzunarekin. (Argazkiak: Idoia Imaz eta Eider Bereziartua) [flickr_set id="72157676503142335"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide