Atzo hasi ziren San Martin jaiak Lasaon, eta bertso afaria egin zuten Andoni Egaña eta
Mantxi bertsolariekin. Gaur, berriz, haurrentzat egun berezia prestatu dute. 13:00ean eman diote hasiera umeen egunari txupinazoarekin, eta ondoren bazkari magikoa egin dute. Bertan izan da Imanol Ituño magoa. Arratsaldean puzgarriak, monozikloa,
slakea eta txokolatada izan dituzte.
Bihar ere festa giroa izango dute auzoan. 11:30ean txistularien kalejira egongo da, eta Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka izango dute. 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute.
[flickr_set id="72157665023143459"]