Zumaia eta Narruondo auzoaren arteko bidegorria. (altair.com)
Iraeta eta Narrondo arteko bidegorria egitea aldarrikatzeko eta eskaera gizarteratzeko,
auzo batzordea eratu zuten Arroabean duela aste batzuk. Bidegorria lortzeko prozesu horren baitan, ostiralerako, azaroak 4, bilera berria deitu du auzo batzordeak. Bilera horretan, Zestoako Udaleko ordezkariekin eta teknikariekin elkartuko dira herritarrak "prozesua zertan den eta hemendik aurrera zer pauso emango dituzten azaltzeko". Hain zuzen ere, 19:00etan elkartuko dira Arroabeko eskolan.
Auzo batzordetik esan dutenez, "bidegorria lortzeko bidean bilera garrantzitsua" izango da ostiralekoa eta "herritar guztiak gonbidatu" nahi dituzte bertan parte hartzera.