Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:00etan elkartuko dira udaletxeko arkupeetan.
Zestoako hondakinen sistema mantentzea eskatzeko egitasmoak antolatzen ari den herritar taldeak bilera deitu du biharko, osteguna. 19:00etan elkartuko dira udaletxeko arkupeetan. Talde horrek aurrerantzean emango dituen pausoen berri emango dute bertan, eta herritarrek proposamenak mahaigaineratzeko aukera izango dute. 720 sinadura bildu dituzte sistema mantentzea eskatzeko.