Hasi dira Arroabeko Eskola Txikien Jaiko arropa saltzen

Zestoako Hitza 2016ko urriaren 28a

2017ko ekainaren 11n Arroabean egingo duten Eskola Txikien Festako arropa saltzen hasi dira arratsaldean. Neguko salmentan, sudaderak eta kamiseta manga luzeak izango dira, haur zein helduentzat. Gaur Arroabeko biztanleek izan dute gustoko dutena eskatzeko aukera, plazan. Eta asteartean, berriz, Itziarko ferian izango dira. Bestalde, Gipuzkoako gainontzeko eskola txiketako Guraso Elkarteei arropa bidaltzen ere hasi dira. Arroparen salmentarekin lortzen diren etekinekin datorren urteko ekaineko festak sortuko dituen gastuak ordainduko dira. Hona hemen arratsaldean hartutako irudi batzuk:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide