LOMCEri ezetz esan diote Aizarnan, Azpeitian eta Errezilen

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 26a

Sindikatuek eta hezkuntza eragileek Hego Euskal Herrian LOMCE Espainiako Hezkuntza Legearen aurka gaurko deitutako mobilizazioekin bat egin dute Aizarnako eskolan, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Errezilgo eskolan. Ikastetxe horietako irakasleek, gurasoek eta ikasleek ez esan diete LOMCEri, Heziberriri  eta errebalida probari goizean egin dituzten protestetan. Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolan, esaterako, 09:00etatik 10:00etara lanuztea egin dute, Perdillegi kaleko eraikinaren aurrean. ELAk, Steilasek, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak, CCOOk eta UGTk deitu dituzte lanuzteak eta protestak gaurko; LABek joan den asteanjakinarazi zuen ez zuela bat eginen mobilizazioarekin. Ikastolen Elkarteak, bere aldetik, ez duela gaurko egunez mobilizaziorik egingo jakinarazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide