2017ko Kobaz Koba II. Mendi Traila antolatzeko bigarren bilera egingo du Agiro mendi klubak bihar, osteguna. Zestoako kultur etxean izango da bilkura, 18:30ean hasita. Historiaurreko haitzuloak eta aztarnategiak lotzen dituen mendi lasterketa da Kobaz koba, eta 25 kilometroko ibilbidea du.
Iaz antolatu zuten lehen aldiz, eta bigarren edizioa prestatzen hasi dira dagoeneko.