Itziar Larrañaga: "Diputazioan ez dute inoiz onartu ez mahai-inguru bat, ez ezer, datuak mahai gainean jartzeko"

Uztarria.Eus 2016ko urriaren 19a

Gaurko, 'Erraustegia eta osasuna' hitzaldian (Sanagustin, 19:00) hizlarietako bat izango da, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldean (OEIT) kide duen Xabier Mitxelenarekin eta GuraSOS-eko Joseba Belaustegirekin batera.

Zabalgarbiko errauskailua. (Zorrotza.info) Zestoan familiako mediku bezala urteetan lan egin ondoren, erretiroa hartuta dago Itziar Larrañaga (Zestoa, 1953). Baina buru-belarri jarraitzen du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldean (OEIT). Gaur, asteazkena, Elkar-ekinek eta Lapatx eta Elosiaga inguruko bizilagunek antolatu duten hitzaldian parte hartuko dutenetako bat izango da, OEITn kide duen Xabier Mitxelenarekin eta GuraSOS-eko Joseba Belaustegirekin batera. Sanagustin kulturgunean izango da hitzordua, 19:00etan. Erraustegiek osasunean duten eraginaz hainbat hitzaldi ari zarete ematen, eta bihar Azpeitian ariko zarete. Zer lantzen duzue saio horietan? OEIT-ko bi medikuk hartuko dugu parte biharko hitzaldian. Gu bioi dagokigun zatian, errausketaz eta errausketak osasunarengan zer efektu dauzkan aztertzeko egin diren ikerketen emaitzez hitz egingo dugu. Errausketaren prozesua nola ematen den eta horrek zer substantzia sortzen dituen azalduko dugu, alde batetik. Bestetik, mundu mailako bibliografia zientifikoan errausketaren eragina aztertuz egin diren ikerketa asko errebisatu ditugu; urteak eman ditugu lan horretan, kalitatezko ikerketak aukeratuz, eta horietan agertzen diren ondorioak dira mahai gainean jartzen ditugunak, jendeari informazioa helarazteko. Irakurri elkarrizketa osoa uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide