Iruña Veleiara ibilaldia antolatu dute Azpeitiarron Napar Zuzterrakek, Lagun Onakek eta Agiro Mendi Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 14a

Urriaren 23an izango da, eta ibilaldia gidatua, proiekzioa eta solasaldia egingo dituzte, besteak beste. Izen ematea Azpeitiko mendizale tabernan, Azpeitiko Mendi Bazkunaren webgunean edota Zestoako kiroldegian egin ahal daiteke.

Urriaren 23rako, igandea, Iruña Veleia arkeologia-aztarnategira ibilaldia antolatu dute Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Zestoako Agiro Mendi Elkarteak. Irteera 9:00etan Zestoako gurutzean eta 9:15ean Azpeitiko anbulategian izango da, eta 11:00etan hasiko da aztarnategiko bisita. Hasteko ibilaldi gidatua egingo dute S.O.S. Iruña Veleia taldekoekin. Ondoren, bi orduko tartea izango dute parte hartzaileek bazkaltzeko, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, bakoitzak arduratu beharko du norbere bazkariaz. 15:30etik 17:30era proiekzioa eta solasaldia egingo dituzte Langraitzen. Itzulera ordua 18:00etan izango da. Izen ematea Azpeitiko mendizale tabernan, Azpeitiko Mendi Bazkunaren webgunean edo Zestoako kiroldegian egin beharko da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide