III. Ardo Dastaketa Eguna izango da hilaren 22an Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko urriaren 13a

12:30etik 14:30era hamar bat upategitako ardoak eta hainbat pintxo dastatu ahal izango dira.

Laiak dendak antolatuta, III. Ardo Dastaketa Eguna izango da Zestoako Lizenziadoneko plazan. 12:30etik 14:30era hamar bat upategitako ardoak eta hainbat pintxo dastatu ahal izango dira. Ustekabe fanfarreak alaituko du giroa. Hona hemen Zestoako ardo dastaketan probatu ahalko diren upategiak:
  • Tobia S.L.
  • Marques de Vitoria S.A.
  • Ramirez de la Piscina
  • El Otero
  • J. Guzman Aldazabal
  • Carro Blanco
  • Arabarte S.L.
  • Garcia Arevalo
  • La Maldita
  • Hermanos Fernandez
Azpeitian, berriz, hilaren 29an izango da XI. Ardo Eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide