Langabetuentzat bilera izango da etzi, Zestoako udaletxean

Zestoako Hitza 2016ko urriaren 12a

Herriko langabetuentzat bilera deitu dute ostegunerako, Iraurgi Berritzenek eta Zestoako Udalak. 18:30ean izango da bilera, udaletxean. Langabe daudenei martxan diren zerbitzuak aurkeztea eta pertsona horien beharrak ezagutzea da bileraren helburua. Udalak jakinarazi duenez, %12ko langabezia tasa dute herrian, eta hori jaisteko neurriak hartu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide