(Barbantxo Aisialdi Taldea)
Datorren ostiralean, urriak 14, ikasturte berriari hasiera emango dio Barbantxo Aisialdi Taldeak. Haurren heziketan eragitea da Barbantxo taldearen helburua, eta, jolasaren bitartez, haurren arteko harremanak sustatzea, euskararen erabilera indartzea, haurrei taldean integratzen laguntzea, eta naturarekiko errespetua sustatzea nahi dute, besteak beste.
Saioak hamabostean behin izango dira. Iraetan eta Arroabean urriaren 14an hasiko dira bilkurak. Iraetan 17:30ean izango da lehena, eta arroabean bi saio izango dira: 17:00etan haur hezkuntzakoentzat eta 18:00etan lehen hezkuntzakoentzat. Aizarnan eta Zestoan, berriz, irailaren 21ean hasiko dira saioak, Aizarnan 16:30ean eta Zestoan 17:00etan.
Iraetako, Arroabeako eta Aizarnako saioak 3 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo dira, eta Zestoakoak 6 urtetik gorakoentzat izango dira.