Zestoako turismo eta merkataritzako eragileak Iraurgi Berritzenekin elkartu dira

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 11

Uztailean sinatu zuten akordioaren baitan egin zuten bilera pasa den irailean. Elkarren arteko elkarlana sustatzea dute helburu.

(Zestoako Udala) Irailaren 15ean Zestoako turismo eta merkataritzako eragileak Iraurgi Berritzeneko ordezkari teknikoekin elkartu ziren Zestoako Udalean. Uztailean hitzarmena sinatu zuten Iraurgi Berritzenek eta Zestoako Udalak, eta horren baitan elkartu ziren eragileak. Bileran, Iraurgi Berritzen, Azpeitia eta Azkoitiako Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentzia aurkeztu zuten elkarren arteko elkarlana sustatzeko asmoz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide