Arroa Birako parte-hartzaileak. (Irati Manzisidor)
Gaur, igandea, eguraldia lagun, Arroa Bira ibilaldia egin dute 70-80 lagunek Arroabean. 09:00etan atera dira auzo elkarteak antolatutako txangoa egitera, eta adin guztietako bizilagunek parte hartu dute. Irteeraren antolatzaileek esan dutenez, "arrakastatsua" izan da aurtengo edizioa, eta "giro polita" sortu da. Herritarrek bi ibilbide zituzten egiteko aukeran: luzea, 12 kilometrokoa; eta laburra, 5 kilometro pasatxokoa. Luzea egiteko bi ordu eta erdi inguru behar izan dituztela esan dute antolatzaileek, eta, ondoren, hamaiketakoa egin dute Ederki elkartean.