Ertzaintzaren erreskate taldea Hiruiturri kobaren inguruan. (SOS Deiak)
Gaur, larunbata, 43 urteko espeleologo bat harrapatuta gelditu da Zestoako Hamabi Iturri koban. 18:00ak inguruan lur-jausi batek harrapatu du gizonezkoa. Erreskaterako zailtasunak tarteko, bertan dira Ertzaintzaren mendiko erreskate taldea eta Euskal Herriko Espeleologia Taldeko kideak.
Harrapatuta gelditu den gizonezkoak zauriak ditu hanka batean, eta erreskatea luzatu egingo dela jakinarazi dute zauritutako gizonezkoa dagoen tokira iristeko zailtasunak medio.