Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
08:30ean aterako dira Zestoatik, eta bidean hamaiketakoa egingo dute.
Zestoako Gurutzeaga jubilatuen elkarteak Lizarrara ibilaldia antolatu du urriaren 19rako. 08:30ean aterako dira Zestoatik, eta bidean hamaiketakoa egingo dute. Lizarran goiza pasatuta, Iratxe jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldean, bingoa eta dantzaldia egingo dituzte. Izena emateko azken eguna hilaren 13a izango da, eta, ibilaldira joateko, 40 euro ordaindu beharko dira.