Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi ibilbide egin ahal izango dituzte herritarrek: luzea, 12 kilometrokoa; eta laburra, 5 kilometro pasatxokoa.
Urteroko legez, Arroa Bira egingo dute igandean, 09:00etan irtenda, Arroabean. Auzo elkarteak antolatu du txangoa, eta bi ibilbide egin ahal izango dituzte herritarrek: luzea, 12 kilometrokoa; eta laburra, 5 kilometro pasatxokoa. Ibilaldia bukatutakoan, hamaiketakoa egingo dute Ederki elkartean. Ibilaldira joaten direnek Arroabea eta inguruak ezagutzeko parada izango dute.