Agiro Mendi Klubak 1.000 euro eman ditu Nepalen laguntzeko

Zestoako Hitza 2016ko urr. 3a, 12:59

2015eko apirilean Nepalen izandako lurrikarak sortutako kalteei aurre egiten laguntzeko eman du dirua Zestoako taldeak.

Arantxa Gurrutxaga, duela 15 urte Pumorin hil zen Beñat Arrueren ama, eta Agiro Mendi Klubeko lendakaria Ramon Martija. (Agiro Mendi Kluba) Pasa den urteko apirilean lurrikara batek astindu zuen Nepal, eta kalte handiak eragin zituen. Horri aurre egiten laguntzeko 1.000 euroko diru-laguntza eman du Zestoako Agiro Mendi Klubak. Gaur, hilak 3, Aizarnako, Zestoako, Zumaiako, Hernialdeko eta Iruñeko bederatzi lagunek ekingo diote espedizioa Pumorira (Nepal), eta haiek emango dute Agiro Mendi Klubak emandako dirua. Espedizioak duela 15 urte Pumorin hil ziren bost mendizaleak oroituko ditu bidaian zehar, eta han laguntzeko jasotako dirua “ahal den ondoen” bideratzen saiatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide