Ertzaintzak gizon bat erreskatatu du helikopteroz, Endoian

Zestoako Hitza 2016ko irailaren 30a

Basoan lanean ari zela, pinu baten enborrak jo du 38 urteko gizona, eta helikopteroz eraman dute Barakaldoko Guretzetako ospitalera.

Gaur, ostirala, 14:50ak aldean, 28 urteko gizon bat zauritu da pinudi batean lanean ari zela, Zestoako Endoia auzoan. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du, SOS Deiakek abisua jaso ostean. Istripuaren tokira bertaratu dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun langileak, baina horiek zauritutako gizona zegoen tokira iristeko zituzten zailtasunak tarteko, helikopteroari deitu behar izan diete erreskatean laguntzeko. Pinu baten enborrak jo du gizona, eta hainbat lesio eragin dizkio, batez ere, toraxean eta hanka batean, eta Barakaldoko Gurutzetako ospitalera eraman dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide