Zestoako Gaztelekuko irudi bat. (Zestoako Gaztelekua)
Bihar, larunbata, ekingo diote Zestoako Gaztelekuan ikasturte berriari, ohiko ordutegiarekin. Ostegunetan, 16:30etik 19:00etara bitartean zabalduko dute, 3.zikloko ikasleei zuzenduta. Ostiral eta larunbatetan, berriz, 16:00etatik 19:30era bitartean irekiko dute, DBHko ikasleei zuzenduta.
Gaztelekutik haur eta nerabeen parte hartzea sustatu nahi dute, eta, horregatik, urrian zehar, erabiltzaileen proposamenak jasoko dituzte: Gaztelekuan eta kalean egin nahi dituzten ekintzak, irteerak eta bestelako proposamenak bilduko dituzte.
Honako hau da urriko egitaraua:
-Urriak 1: Altxorraren bila.
-Urriak 6: Proposamenak jasoko dituzte.
-Urriak 7: Itxita egongo da.
-Urriak 8: Proposamenak jasoko dituzte.
-Urriak 13, 14 eta 15: Jolas librea.
-Urriak 20: Itxita egongo da.
-Urriak 21: Dixit.
-Urriak 22: Billarra.
-Urriak 27 eta 28: Gatzaren eskulana.
-Urriak 29: Itxita egongo da.