Eskola Txikien Jaia antolatzeko bilera izango da gaur

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 30a

18:00etan Arroabeko Kultur Etxean izango da, eta herritarrak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

2017ko ekainaren 11n ospatuko da Arroabean Eskola Txikien Jaia, eta festa antolatzen hasteko bilera deitu dute. Gaur izango da, 18:00etan, Arroabeko Kultur Etxean, eta herritarrak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. "Eskola txikiak bizirik mantendu behar dira, herri eta auzo txikiak bizirik mantentzeko", esan dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide