Kobaz koba mendi traila antolatzeko bilera izango da bihar

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 28a

2017ko Kobaz Koba II. mendi traila antolatzeko bilera egingo du Agiro mendi klubak ostegunean. Zestoako kultur etxean izango da, 18:30ean hasita. Historiaurreko haitzuloak eta aztarnategiak lotzen dituen mendi lasterketa da, 25 kilometrokoa. Iaz antolatu zuten lehen aldiz, eta bigarren edizioa prestatzen hasi dira dagoeneko. "Iragana bizitzeko esperientzia" eskaini nahi du probak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide