Deialdia egin dutenen esanetan, halako festa bat antolatzeak "guztion elkarlana eskatzen du". "Denon laguntza eta inplikazioa behar-beharrezkoak ditugu. Beraz, bileran parte hartzea eskertuko genizueke eta etortzerik ez baduzue, jakinarazi iezaguzue mesedez festaren antolakuntzan parte hartzeko prest zeundeketen eta zein modutara". Haiekin harremanetan jartzeko, 943 14 70 44 telefono zenbakira deitu eta Jexuxekin hitz egitea da egokiena. Beste aukera bat da guraso elkarteko korreora idaztea: sakulupe@gmail.com helbidera.