EH Bilduk lortu ditu boto gehien Zestoan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

830 bozka eskuratu ditu. Bigarren indarra EAJ izan da 702 botorekin.

EH Bildu izan da bozkatuena Zestoan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 830 boto jaso ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren bozkatuena, 702 bozekin. Elkarrekin Podemos izan da hirugarren indarra, eta 176 boto jaso ditu. PSE-EEk 41 boz jaso ditu eta PPk, berriz, 15. Ciudadanosek 3 boto jaso ditu, Pacmak 5, Ganemos si se puedek 3, Libertate Nafarrak 1 eta Recortes cerok 2. %63,41 izan da parte-hartzea; izan ere, bozkatzera deituta zeuden 2.815 lagunetatik 1.785ek eman dute botoa. Duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bildu izan zen bozkatuena. 996 boto jaso zituen koalizioak, botoen %52,48. EAJk 748 boto jaso zituen orduko hartan (botoen %39,41). PSE-EEk 71 boto jaso zituen, PPk 19, EB-Bk 18, IUk 18, EB-AZk 8, UPYDk 6, PUM+Jk 5, EQUOk 5, Pacmak 4 eta UCEk 1. 2.797 lagun zeuden orduan botoa ematera deituta, eta %68,79koa izan zen parte-hartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide