Bost herritako banden doinuek hartu dute Azpeitia

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 24a

Zumarragako, Zestoako, Azkoitiko, Getariako eta Azpeitiko musikariak ibili dira herriko kaleetan. Amaitzeko, kontzertua eskaini dute guztiek plazan.

Gaur, larunbata, bost herritako musika bandek alardea egin dute Azpeitian, herriko Udal bandaren 150. urteurrenaren harira. Hain zuzen ere, Zestoako, Azkoitiako, Getariako, Zumarragako eta Azpeitiko musika bandak izan dira parte hartu dutenak. 18:00etan hasi da alardea herriko plazan, eta bertan elkartu dira musikari guztiak. Denek batera jo dute lehen abestia: Goizeko izarra. Hori amaitzean, kalejira egin dute, Azkoitiko eta Zumarragako bandek Goikokaletik barrena eta Zestoakoak eta Getariakoak Alde Zaharrean. 18:30erako plazan elkartu dira guztiak eta mokadutxoa egingo dute. Amaitzeko,  19:00etan kontzertu nagusia eman dute plazan, kioskoaren aurrean. Bertan, banda bakoitzak 10 minutuko kontzertua eskaini du, eta, ekitaldiari amaiera emateko, banda guztiak elkartuta Plazara kantua jo dute. [flickr_set id="72157674227744666"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide