Xabin Etxaideren oroimen ekitaldia egin dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 24a, 16:57

Dozenaka lagun elkartu dira monolitoan 31. urteurrena ospatzeko. Txistua, txalaparta, bertsoak, dantzariak,... izan dira ekitaldian.

Maritxu Ibarguren semearen monolitoan lore sorta uzten. (Eider Bereziartua/Urola Kostako Hitza) 1985eko irailaren 25ean GAL erakundeak Baionako Monbar hotelean egindako atentatuan lau euskal herritar hil ziren, horien artean izan zen Xabin Etxaide zestoarra. Urtero bezala, Etxaideren aldeko oroimen ekitaldia egin dute hainbat senidek eta lagunek Zestoan. Aurrena, 9:00etan, Ertxina mendira irteera egin dute, eta, 13:00etan, plazatik hasi eta monolitora kalejira egin dute, txistulariak lagunduta. Monolitoan, txalapartak eta txistu doineuk eman diote hasiera omenaldiari. Ondoren, Jokin Uranga bertsolariak, herritarrek lagunduta, bi bertso abestu ditu. Atzetik, Amaiur Aristik eta  Maite Eizagirrek aurreskua dantzatu dute monolitoaren aurrean. Dantzariek lore sorta eman die Maritxu Ibarguren Etxaideren amari. Segidan, Erkuden Larrañaga zestoarrak hitz batzuk esan ditu Etxaideren omenez, eta, ekitaldiarekin amaitzeko, Eusko Gudariak abestia kantatu dute guztiek batera. Ekitaldiko argazki gehiago jarraian. [flickr_set id="72157673105583362"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide