Donostiako autobus geltokian aldaketak izango dira asteburuan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 23a

Azkoitia eta Donostia lotzen dituen UK01 lineako hainbat zerbitzutan izango dira aldaketak, larunbatean eta igandean.

Asteburuan, geltoki aldaketak izango dira Azkoitia eta Donostia lotzen dituen UK01 lineako hainbat zerbitzutan. Hain zuzen ere, Donostiako geltokiak aldatuko dira larunbatean, hilak 24, eta igandean, hilak 25. Larunbatean, Donostiatik 15:05ean irteten den autobusa Donostiako Geltokian eta Askatasun hiribidean geldituko da. Aldiz, ez da geldituko Tolosa eta Zumalakarregi Etorbidean. Igandean, berriz, 9:05ean eta 11:05ean irteten diren autobus zerbitzuek izango dute aldaketa bera: ez dira geldituko Tolosa eta Zumalakarregi etorbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide