Monbarreko sarraskiaren oroimen ekitaldiko egitaraua.
1985eko irailaren 25ean GAL erakundeak Baionako Monbar hotelean egindako atentatuan lau euskal herritar hil ziren, horien artean Xabin Etxaide zestoarra. Eta, urtero bezala, senide eta lagunek oroimen ekitaldia egingo dute larunbatean, herrian bertan. Lehenbizi, 9:00etan, Ertxina mendira irteera egingo dute, eta, 13:00etan, Xabin Etxaideren omenezko monolitora kalejira izango da.