Kanpainako ekitaldia egingo du bihar EH Bilduk Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko ira. 15a, 11:36

Larunbatean Bilboko Miribillan koalizioak egingo duen jairako autobusa jarri dute. Izena eman nahi duenak Koiote tabernan egin beharko du.

EH Bildu koalizioak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainako ekitaldia egingo du bihar. Marian Beitialarrangoitiarekin solasaldia egingo dute, 19:30ean hasita, arkupeetan. Larunbatean, berriz, Bilboko Miribillan koalizioak egingo duen jairako autobusa jarri dute, eta izena eman daiteke Koiote tabernan. Larunbatean 15:45ean aterako da autobusa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide