Eider Iraola eta Josu Elola nagusi, Pala Txapelketa Mistoan

Zestoako Hitza 2016ko ira. 15a, 09:21

Monik Valor eta Egoitz Arregi izan ziren azpitxapeldunak.

Ezkerretik eskuinera Egoitz Arregi, Eider Iraola, Monik Valor eta Josu Elola. (Danbolin) Joan den asteazkenean, hilak 7, Amabirjin jaien hasierako txupinazoaren aurretik, Pala Txapelketa Mistoaren finala jokatu zuten Gurutzeko pilotalekuan. Eider Iraolak eta Josu Elolak Monik Valorren eta Egoitz Arregiren aurka jokatu zuten norgehiagoka, eta Iraola eta Elola nagusitu ziren 22 eta 15. Herritar ugari bertaratu zen finala ikustera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide