Zestoako Gurutze ondoko autobus geltokia Arteaga auzora aldatu dute

Zestoako Hitza 2016ko irailaren 14a

Euskaltel telefono operadorearen lanak direla eta, han geldituko dira autobusak irailaren 30era bitartean

Euskaltel telefono operadorea hainbat lan egiten ari da irailaren 1az geroztik Zestoan. Hori dela eta, autobusek ez dute ohiko geltokian, Gurutze ondokoan, geldialdirik egingo irailaren 30a bitartean. Tarte horretan, Zumaiara, Zarautzera edo Donostiara doazen autobusek Arteaga auzoko geltokian, errepidearen ondoan, egingo dute geldialdia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide