Dozenaka lagun Amabirjin jaietako paella txapelketan

Zestoako Hitza 2016ko irailaren 10a

Eguraldi onarekin eta giro ezinhobean ekin diote zestoarrek herri bazkariari.

Atzo ez bezala, eguraldi ederrarekin esnatu da Zestoako Amabirjin jaien laugarren eguna. 10:00etan Idikaitz txistulari taldearen diana entzun ostean, 12:30ean ekin diote paella txapelketarako prestaketekin. Dozenaka lagun aritu dira paellak prestatzen, eta herri bazkaria amaitutakoan jakingo dute nor izan den irabazlea. Ehundaka lagun eta giro ezinhobean elkartu dira zestoarrak herri bazkarian. Ondorengoak dira Amabirjin jaietako laugarren eguneko argazkiak. [flickr_set id="72157672468535190"] Arratsaldean ere jarraituko du festak: 18:00. Baltsa jaitsiera Urola ibaian, Ustekabe txarangak alaituta. 23:00. Julius DJa, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide