Eguraldi goibelak ez du festa oztopatu Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko irailaren 9a

Amabirjin jaiak dituzte, eta, goizean, nafar ikurrari gorazarre egin ostean, txakolina dastatu dute herritarrek

Zestoako Amabirjin jaien hirugarren eguna da gaurkoa. Eguraldi goibela izan da goizean, baina hori ez da traba izan zestoarrentzat. Jende ugari ibili da kalean, txoko batean ez bada bestean. 11:30etik aurrera puzgarriak jarri dituzte haurrentzat, eta, saltoka eta jolasean, pozik ibili dira gaztetxoak. 12:30ean, berriz, nafar ikurrari gorazarre egin diete Laranjadi plazan. Kalejiran iritsi dira txistulariak eta dantzariak, eta ekitaldi bat egin dute: jotak eta bertsoak abestu dituzte, eta, hainbat dantza ikusteko aukera ere izan da. Ekitaldia amaitutakoan, txakolin dastatzea izan da. Edatekoaz gain, hainbat pintxo ere jarri dituzte, dagoeneko gose pixka bat eginda baitzeuden herritarrak. Jateko eta edateko artean, giro polita sortu da. Goizeko giroa islatzen duten argazki batzuk dira hauek: [flickr_set id="72157670374127843"] Arratsaldean ere jarraituko du festak. Hona hemen egitaraua: 17.00. Puzgarriak, zezen mekanikoa eta kart zirkuitua, frontoian eta kultur etxe aurrean, 19:00ak arte. 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz. 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Álvaro M. Seseña. Ordezkoa: Aarón Rodríguez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean. 20:00. Aire ahizpak, Laranjadin. 22:00. Pilota jaialdia: Mendizabal III – Martija / Jaka – Tolosa. Irribarria – Rezusta / Altuna III – Zabaleta. 23:00. Tu otra bonita (Madrileko runba taldea). 00:15. Gozategi taldea, Laranjadin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide