Aranzabaleko kondeari ongietorria egin diete zestoarrek, bainuetxean. (Ihintza Elustondo)
Hasi dira Zestoako Amabirjin jaiak. San Juan eta Gisasola egoitzetako egoiliarrek bota dute txupinazoa 19:00etan, herriko plaza jendez beteta zegoela. Aurten, gainera, dotore asko jantzita zeuden herritarrak. Izan ere, aurretik, Aranzabal
kondeari ongietorria egin diete bainuetxean, eta ez dute edozein trapu eraman soinean hari harrera egiteko.
18:00etarako zain zeuden zestoarrak bainuetxean, baina ez da berehala agertu kondea. Hori bai, balkoian ikusi dutenean, ezin izan dute emozioa ezkutatu: "Maite zaitut konde!", eta antzeko oihuak entzun dira. Topa egin dute denek elkarrekin, eta kalejiran joan dira herriko plazara.
Aurten lehen aldiz egin dute antzezlana festei hasiera emateko, eta lortu dute helburua: saltsa sortzea.
Hemen, Aranzabaleko kondearen harrerako eta txupinazoko argazki bilduma:
[flickr_set id="72157672349764530"]
Hemen, amabirjinetarako prestatu duten egitaraua:
AMABIRJIN JAIETAKO EGITARAUA
Gaur, asteazkena
21:00. Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko afaria, Etxerat elkarteak antolatuta, arkupeetan.
23:00. Bull DJarekin guatekea.
Bihar, Amabirjin Eguna
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idikaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idikaitzen kalejira.
12:00. Meza Nagusia, parrokiako abesbatzarekin.
13:15. Zestoako Musika Bandaren kontzertua.
17:00-18:30. Parkour ikuskizuna eta haurrentzako break dance tailerra, parkean.
17:30. Zekorketa aurreko kalejira.
18:00. Lehen zekorketa.
20:00. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin.
21:00. Oilasko-jana, arkupeetan.
23:00. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin.
Ostirala, irailak 9
09:00. Dultzaineroen diana.
10:00. Txistularien diana.
11:30-13:30. Puzgarriak, zezen mekanikoa eta kart zirkuitua, frontoian eta Kultur Etxearen aurrean.
12:30. Nafar ikurrari gorazarrea Laranjadin, bertsoekin,
jotekin eta dantzekin lagunduta.
13:00. Txakolin dastatzea eta bertsolariak.
17:00-19:00. Puzgarriak, zezen mekanikoa eta kart zirkuitua, frontoian eta Kultur Etxearen aurrean.
17:30. Zekorketa aurreko kalejira.
18:00. Bigarren zekorketa. 20:00. Aire ahizpen emanaldia, Laranjadin.
22:00. Pilota jaialdia: Mendizabal III-Martija / Jaka-Tolosa, Irribarria-Rezusta / Altuna III.a-Zabaleta.
23:00. Tu otra bonita taldearen emanaldia.
00:15. Gozategiren kontzertua, Laranjadin.
Larunbata, irailak 10
10:00. Idikaitz txistulari taldearen diana.
11:00-13:00. Zirko tailerra, frontoian.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak eta Ustekabe txaranga.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaiaren agerraldia. Ondoren, herri bazkaria plazan.
18:00. Baltsa jaitsiera Urola ibaian, Ustekabe txarangak alaituta.
23:00. Julius DJa, plazan.
Igandea, irailak 11
10:00. Idikaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Haurren udalbatzarra eta korporazioaren kalejira, Ustekabe txarangarekin.
12:00. Umeen txupinazoa.
12:00. Meza Nagusia.
12:45. Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak eta poniak.
14:30. Haurrentzat eta gurasoentzat bazkaria.
16:30-18:00. Haurrentzako jolasak-eta, Laranjadin.
18:30. Apar festa, frontoian.
20:30. Berriketan taldearen emanaldia, Laranjadin.