Zestoa futbol klubak zazpi talde izango ditu denboraldi honetan

Zestoako Hitza 2016ko irailaren 7a

Bi emakumeenak izango dira eta bost gizonenak. Talde batzuek hasi dute dagoeneko denboraldia.

Larunbatean aurkeztu zituzten Zestoa futbol klubeko taldeak, Iraetako futbol zelaian. Futbolari eta entrenatzaile guztiek elkarrekin argazkia atera zuten aurrena, eta ondoren, taldekako irudiak egin zituzten. Aurtengo denboraldian, 2016-2017an, zazpi talde ariko dira lehian: emakumeen bi talde eta gizonezkoen bost. Emakumeen taldeak infantil eta kadete mailetan ariko dira, eta, gizonenak, berriz, infantil, kadete, jubenil eta senior mailetan. Azken maila horretan bi talde izango ditu Zestoa futbol klubak. Talde batzuek hasi dute dagoeneko denboraldia. Taldekako argazkiak Danbolin.eus-en ikus daitezke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide