Txistularien alardeak Zestoako plaza bete du

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 5a

Adinekoen Eguna ospatu zuten atzo, igandea, Zestoan. Eguneko azkeneko ekitaldia Txistularien Alardea izan zen, 19:00etan hasi zen ordurako jendez leporaino beteta zegoen plazan. Hiru urtez behin egiten da eta Idiakaitz Txistulari Taldeak sortu zuen emanaldia. Euskal Herriko 50 txistularik eta Zumaiako San Pedro abesbatzak parte hartu zuten, horiekin batera Zestoako Itxaropena dantza taldekoak, herriko bertsolariak eta abeslariak eta Niko Etxart eta Gorka Sarriegi abeslariak aritu ziren emanaldian. Jon Artanok egin zituen aurkezle lanak. Bertaratutakoek euskal kantez gozatu ahal izan zuten [flickr_set id="72157673367772236"].

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide