Zestoan saldutakoa da Espainiako Loteria Nazionalaren iraileko zozketaren lehen saria

Zestoako Hitza 2016ko irailaren 5a

Dezimo bakoitzeko 100.000 eurokoa da saria, eta, Zestoan ez ezik, beste hainbat tokian ere saldu dituzte boletoak.

Espainiako Loteria Nazionalaren iraileko zozketa berezia egin zuten atzo, igandea, milioi bat euroko sariarekin. Lehen sari hori 12.874 zenbakiari egokitu zaio, eta, besteak beste, Zestoan saldua izan da. Dezimo bakoitzari 100.000 euro dagozkio eta Zestoako Mairi tabako dendan bi saldu dituzte; beraz, 200.000 euro egokitu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide