Adinekoen Eguna dute gaur Zestoan

Nerea Uranga 2016ko irailaren 4a

Juana Josefa Manterola Iturzaeta eta Valeriano Landa Egiburu omendu dituzte.

Zestoan amabirjinetako aurreko asteburuan ere festa giroan daude. Gaur, igandea, Adinekoen Eguna ospatzen ari dira. Eguerdian, meza nagusiaren ondoren, omenaldi ekitaldia egin dute herriko plazan. Bertan, Juana Josefa Manterola Iturzaeta eta Valeriano Landa Egiburu omendu dituzte. Horiez gainera, Zestoako 89 eta 90 urteko hemeretzi herritarrei oroigarri bana eman diete. Manterola Iturzaetak ezin izan du plazara joan eta haren senideek jaso dute zapia. Landa Egiburuk parte hartu du ekitaldian, eta gogoz jaso du omenduaren txapela eta besoa altxatu du bere esker ona azalduz. Segidan, omenduei aurreskua eta beste hainbat dantza egin dizkie Itxaropena dantza taldeko dantzari gazteek eta Idiakaitz Txistulari Taldekoek musika jarri dute. Adinekoen lagunarteko bazkaria Zestoako Bainuetxean egin dute. Arratsaldean, txistulari alardea Gaurko ekitaldiekin bukatzeko, 19:00etan txistulari alardea izango da plazan. 50 bat txistularik, Zumaiako San Pedro abesbatzak, Metal Boskoteak, Niko Etxartek, Gorka Sarriegik, Karmelo Mendizabal akordeoi-jotzaileak, Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslariek, Aitor Salegi bertsolariak, Elgoibarko dultzaineroek, Zestoako Itxaropena dantza taldeak, Iñaki Telleria bateria-jotzaileak eta Amaiur Caravajille baxu-jotzaileak hartuko dute parte Garikoitz Mendizabalek zuzendutako emanaldian. [flickr_set id="72157673397131835"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide