Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken urteetako parte-hartze handiena izango du Ondarbasoko Igoerak. Izan ere, 29 lagunek egingo dute 3,2 kilometroko txirrindularitza proba.
Amabirjin jaiak datorren asteazkenean, hilaren 7an, hasiko dira Zestoan, baina aurreko asteburuan ere izango da zer goza herrian. Izan ere, ohiko legez, bihar, jaiak hasi aurreko larunbata, Gazte Eguna ospatuko dute. Besteak beste, Gazteen Esku Pilota Txapelketako finalak, Ardi txakur Lehiaketa, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira egun osoan zehar. Gainera, urteen poderioz, zestoarrentzat hitzordu garrantzitsu bihurtu den Ondarbasoko igoera egingo dute arratsaldean. Probaren antolatzaile Josu Urtubiak dioenez, proba ikustera joateko «ohitura» sortu da herrian.
29 parte-hartzaile proban
Hogeitabatgarrenez egingo dute bihar proba. 18:00etan aterako da lehen txirrindularia Erdikaletik, eta 3,2 kilometro eginda, Ondarbasora igo beharko du. Probak, laburra bada ere, malda handia du; mailarik altuenean 22 metro, eta ibilbide guztiko batez bestekoa 9,8 metro da.
Guztira, 29 lagunek eman dute izena lasterketan; 28 zikloturistak eta afizionatu batek. Proban izango dira hainbat edizio irabazi dituzten Iñaki Gabarain eta Joseba Albizu.
Urtubiak jakinarazi duenez, "azken urteetako parte-hartze handiena" izango da bihar: "Besteetan 19-20 txirrindularik irten izan dute, eta, urte onenetan, berriz, 25 batek". Hori dela-eta, "gustura" daude antolatzaileak. Hala dio Urtubiak. "Gure helburua da zestoarren parte-hartzea sustatzea, eta lortu dugu. Izan ere, proba honetan parte hartzeko zestoarra izan edo Zestoan bizi behar dute izena ematen dutenek".
EgitarauaBihar, Gazte Eguna11:00. Gazteen VII. Eskupilota Txapelketako finalak, Gurutzeaga frontoian.
11:30. Arraza Libreko III. Ardi Txakur Lehiaketa, Lauiturri inguruan. Parte-hartzaileak: Mix (Inaxio Etxeberria, Azpeitia), Bat (Bittor Bengoetxea, Galdakao), Txiki (Jose Antonio Arrillaga, Elgoibar), Lucky (Mikel Garaiar, Narrondo), Jaki (Manuel Gorriti, Aizarnazabal) eta Lucky (Juan Ramon Azkagorta, Galdakao).
14:30. Herri bazkaria Laranjadi plazan.
18:00. XXXI. Ondarbasora Igoera, Erdikaletik abiatuta.
20:00. Igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
20:30. Burrunba elektrotxarangaren emanaldia.
23:00. Ankhar, Nothing Box eta John Berkhout taldeen kontzertuak, Laranjadin.
Etzi, irailak 410:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:00. Meza Nagusia parrokiako abesbatzarekin.
13:00. Oroigarri bana jaso dute Juana Josefa Manterola Iturzaetak eta Valeriano Landa Egiburuk, Laranjadi plazan. Gainera, omenaldia egingo diete 89 eta 90 urteko herritarrei.
14:30. Bazkaria, bainuetxean.
19:00. Txistulari alardea, plazan. 50 bat txistularik, Zumaiako San Pedro abesbatzak, Metal Boskoteak, Niko Etxartek, Gorka Sarriegik, Karmelo Mendizabal akordeoi-jotzaileak, Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslariek, Aitor Salegi bertsolariak, Elgoibarko dultzaineroek, Zestoako Itxaropena dantza taldeak, Iñaki Telleria bateria-jotzaileak eta Amaiur Caravajille baxu-jotzaileak hartuko dute parte Garikoitz Mendizabalek zuzendutako emanaldian.