(E. Albizu Lizaso)
Patanen Jaitsiera egingo dute, bigarren urtez, Zestoako jaietan. Joan den urtean bezalaxe, kuadrilla egunean izango da baltsa jaitsiera, eta dagoeneko izena eman daiteke. Horretarako, Mollergi tabernara joan behar da, edo
patanen Facebook orrian mezu bat utzi.
Antolatzaileen arabera, "arrakastatsua" izan zen joan den urteko ekitaldia, eta horregatik antolatuko dute berriro. "Ahalik eta azkarren" jakin nahi lukete nork hartuko duten parte proban.