Irribarria eta Rezustak Altuna III.a eta Zabaletaren kontra jokatuko dute Zestoako jaietako partida nagusia

Zestoako Hitza 2016ko abuztuaren 25a

Irailaren 9an, ostiralean, dira partidak, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak. Horretarako, Zestoako kiroldegira joan behar da, edo telefono zenbaki honetara deitu: 943-14 79 42.

Iker Iribarria (Goierriko Hitza) Pilotari profesionalen partidak jokatuko dituzte Zestoako Amabirjin jaietan, urtero legez. Aurtengoan, honako bikoteak lehiatuko dira partida nagusian: Irribarria eta Rezusta, batetik; eta Altuna III.a eta Zabaleta, bestetik. Bigarren partida izango da hori, eta lehena pilotari hauek jokatuko dute: Mendizabal III.ak eta Martijak osatutako bikoteak eta Jaka eta Tolosak. Irailaren 9an, ostiralean, dira neurketak, herriko pilotalekuan, 22:00etatik aurrera. Dagoeneko eros daitezke sarrerak, Zestoako kiroldegira joanda edo telefono zenbaki honetara deituta: 943-14 79 42.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide